argia.eus
INPRIMATU
Voltairine de Cleyre idazle anarkista eta feminista estatubatuarra hil zen

Voltairine de Cleyre hil zen. XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun dute arrasto horiek. Besteak beste, emakumeen independentzia ekonomikoa aldarrikatu zuen, zalantzan jarri zituen genero-rolak eta borrokatu zuen sexu-esklabotzaren aurka, bikote ezkonduetan gertatzen denari arreta berezia emanez. Horrekin batera, aitzindaria izan zen gastu militarren gaineko eragozpen fiskalaren gaian.

Chicagoko Waldheimgo hilerrian ehortzi zuten, Haymarketeko martirien ondoan. Bere hiletara 2.000 lagun inguru bertaratu ziren azken agurra ematera.

Pertsona honi buruzko erreportajea lotura honetan.

Paul Avrich, An American Anarchist. The Life of Voltairine de Cleyre.