argia.eus
INPRIMATU
Vietnamgo gerraren aurkako ekintzaileek Pentagono kanpoan exorzismo saioa egin zuten, AEBetan

Vietnamgo gerraren aurkako ekintzaileek Pentagono kanpoan exorzismo saioa egin zuten, AEBetan. Washington DC hiriburuan milaka lagun elkartu ziren gerraren aurkako manifestazioan. Horren ostean, ehunka ekintzaile Pentagonora joan ziren. Abbie Hoffman ekintzailea, Allen Ginsberg idazlea eta The Fugs musika taldearen hitzei jarraituz, exorzismo zeremonia bat egin eta eraikina lebitarazten saiatu ziren. Poliziak manifestariak kolpatu eta atxilotuz erantzun zion. Ikusi egunaren bideoa.

Waging Nonviolence