argia.eus
INPRIMATU
Victor Fernandez Otxoa tabernari hernaniarrari tiro egin zion Batallon Vasco EspaƱolek

Victor Fernandez Otxoa tabernari hernaniarrari tiro egin zion Batallon Vasco Españolek. Egunero bezala 06:00etan Florida auzoko Benta Berri taberna ireki zuen. 06:20 inguruan, bezero batek ogitarteko bat eskatu eta ondoren, Piti ezizenez deitzen zuten Ignacio Iturbide sartu eta tiro egin zion, betirako tetraplegiko utziz. Politikan sekula gehiegi nabarmendu ez arren, heriotz mehatxuak jasoak zituen Fernandezek. Heriotzaren Triangelua gisa ezagun egin zen Hernani, Astigarraga eta Urnieta arteko eremuan eskuin muturrak herritarren aurka eginiko atentatuetako bat izan zen.