Bixente Lertxundi Maioz preso anarkista donostiarra gogor jipoitu zuten Martuteneko espetxezainek, eta hilzorian aske utzi zuten.
Espetxearen ondoan dagoen Donostiako Txomiñene auzoan aurkitu zuten eta ordu gutxira hil zen ospitalean. Lagundu zioten bizilagunei behin eta berriro errepikatzen zien: “Hil egin naute, hil egin naute”.
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria)