argia.eus
INPRIMATU
Vatikanoan zintzilikatu ziren Itoizekin Solidarioak taldeko kideak, urtegiaren aurka

Vatikanoko San Pedro basilikako kupulatik zintzilikatu ziren Itoizekin Solidarioak taldeko kideak. Urtegiko kableak mozteagatik espetxean zenbait hilabete egin ostean, baldintzapeko askatasunean geratu zirenean, epaiketaren zain zirela, Europako zenbait hiritan ekimenak eginiko bira abiatu zuten zenbait ekintzailek. Londresen, Hagan eta Berlinen urtegiaren proiektua salatzeko ekintza ikusgarriak egin zituzten.

 

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (Manu Robles Arangiz Fundazioa)