argia.eus
INPRIMATU
Varsoviako ghettoko altxamendua hasi zen

Varsoviako ghettoko altxamendua hasi zen. Aurreko urtean, juduak sarraski-esparruetara bidaltzen hasi ziren naziak Alemaniak okupatutako Polonian. Orduan judu ezkertiar eta eskuindarrak bunkerrak eraiki eta armak eskuratzen hasi ziren erresistitzeko. Gaurko egunez, goizaldean, uko egin zioten obeditzeari, sarraski eremuetara bigarren deportazio masiboa saihestu nahian. SSei eraso zieten eta juduek tropa alemaniarren aurka egindako matxinada handiena hasi zuten. Maiatzaren 16ra arte luzatu zen.

Naziek, mendeku gisa, ghettoko etxeei banan-banan su eman zieten eta 13.000 hil zituzten.