Vancouverreko mugimendu feministek SORWUC sindikatua eratu zuten Kanadan. Hiriko Emakume Langileen Elkarteak bultzatu zuen sektore feminizatuak ordezkatzeko, sindikatu tradizionalek emakumeak nagusi ziren sektoreak bazter uzteaz gogaituta zeudela adierazita. 1986ra arte iraun zuen sindikatu independente, sozialista eta feministak.
Julia Smith, An “Entirely Different” Kind of Union:The Service, Office, and Retail Workers’ Union of Canada (SORWUC), 1972–1986 (Labour/Le Travail, 2014ko udaberria).