Ustekabea Aita Donostia musikariaren jaiotetxean frankistek oroitarria jarri zutenean. Donostia eta Gipuzkoako agintariak bildu ziren Okendo kaleko bere etxera. Espainiako banderaz estalitako oroitarriari estalkia kentzean, sorpresa: bertaratutako asko Gernikako Arbola abesten hasi ziren, erregimen frankistari desafio eginez eta agintarien haserrerako.
Egunkariek gertaera hau ezkutatu zuten.
Koldo Izagirre, Euskararen Historia Txikia Donostian (1800-1989) (Susa).