argia.eus
INPRIMATU
Urruñan lau pertsona hil zituen Frantziako armadak, protesta bati tiroka

Urruñan protestan bildutako emakume talde bati tiro egin zion Frantziako armadak. Frantziako Gobernuak tabakoari ezarritako zergaren aurka bildu ziren emakumeak, eta bertako autoritateek armada deitu zuten.

Tiroen ondorioz Gratianne Suhibar, Marie Dithurbide, Agustina Irigoity eta Jean Lapis hil zituzten. Azken hori Bixitalako jauna zen, eta bere izena “zikintzeko” emakumez jantzita zihoala zabaldu zuten.

Xosé Estévez, Matxinadas en Euskal Herria (Nabarralde).