Urolako treneko zuzendari Ramon Pagola kaleratu zuten bidai-txartelak euskaraz ere bazeudelako. Burdinbideen Zerbitzu Militarreko Buruzagitzak adierazi zuen txartel berriak inprimatzeko baliabide faltagatik izan zela. Ordutik, paperez estali zuten euskarazko zatia.