argia.eus
INPRIMATU
Munduko hizkuntzen erdia XXI. mendea amaitzerako desagertuko dela adierazi zuen UNESCOk

UNESCOren txosten batek munduan hitz egiten diren hizkuntzen erdia XXI. mendea amaitzerako desagertuko dela adierazi zuen. Hizkuntzen aurkako mehatxu nagusien artean aipatzen zituen faktore politikoak: kolonizazioaren eraginak, estatus politikorik eza edota hizkuntza nagusiaren aldeko politikak. Euskara ez zuen desagertzera doazen hizkuntzen artean kokatu, bai, ordea, salbu ez zeuden hizkuntzen artean.