argia.eus
INPRIMATU
Ulyana Gromova jaio zen, nazien aurkako erresistentziaren sinboloa Sobietar Batasunean

Ulyana Matveevna Gromova jaio zen. Nazien aurkako erresistentzia antolatu zuen Luhansken, Ukrainan.

19 urte zituela, 1943an, naziek atxilotu, torturatu, exekutatu eta bere gorpua zulo sakon batera jaurti zuten.

Gerra amaitzean, bere gorpua berreskuratu eta Sobietar Batasunak heroi izendatu zuen.

1944ko zigilu sobietar batean, Gromova ezkerreko emakumea da.