argia.eus
INPRIMATU
Olhagarai eta Arruiz IK-ko kideak hil ziren Baionan prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda

Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz Iparretarrakeko kideak hil ziren prestatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda. Suprefetaren emaztearen autoari lehergailua jartzen ari zirela gertatu zen, Baionako ospitaleko aparkalekuan. Ekintzaren helburua zen, gerora IK-k esan zuenez, autoa suprefetaren bulegoaren azpiko garajean sartzean zartaraztea, egoitzari kalteak eragin asmoz inor zauritu gabe.

Eneko Bidegain, Iparretarrak. Erakunde politiko armatu baten historia (Txalaparta).