Txomin Iturbe ETAko buruzagiari metrailetaz tiro egin zioten Biarritzen, autoan zihoala. Besoan eta hankan zauritu zuten, baina ez zuten hil.
Ez zen bere aurkako atentatu bakarra izan. ETAren solaskide izan zen Espainiako Gobernuarekin izandako hainbat negoziazio saiakeratan, Peixoto eta Argala bezala, eta hiruen aurka atentatuak egin zituzten gero. Aljerian hil zen.