argia.eus
INPRIMATU
Tximist espedizioa Everesten 8.530 metrora heldu zen, gailurretik 320 metrora

Tximist espedizioa Everest mendian 8.530 metrora heldu ziren, gailurretik 320 metrora. Juan Zelaia buru zuen Tximist enpresa gasteiztarrak finantzatu zuen espedizioa, eta hamasei kidek osatu zuten.

Taldekideak, Julio Villar buruan. Angel Lerma / Tximist espedizioa

Felipe Uriarte eta Angel Alexandre Rosen biharamunean gailurra egiteko asmotan ziren, baina ekaitzak eragotzi egin zien. Hain zen zakarra haizetea, ezin zutela zutik egon ere oihal etxetik kanpo.

Felipe Uriarte 8.300 metro inguruan. Angel Lerma / Tximist espedizioa

Ramon Olasagastik Berria egunkarian egindako erreportajean xehetasun gehiagorekin kontatu dute protagonistek nola izan zen munduko mendirik altuena igotzeko saiakera hura.

Handik sei urtera, 1980an Everesten gailurrera iritsi zen espedizioaren aurrekaria izan zen.