argia.eus
INPRIMATU
Victor Jara musikaria hil zuten Txilen, bortizki torturatu ostean

Txilen Victor Jara musikari konprometitua hil zuten. Pinochetek Salvador Allenderen aurkako estatu kolpea eman zuenean atxilotu eta Txile Estadiora eraman zuten. Bertan torturatu, besteren artean eskuetako hatzak moztu eta exekutatu egin zuten.

Egun, estadioak bere izena du eta inperialismoaren aurkako mundu mailako sinboloa da.