argia.eus
INPRIMATU
Txapela erabiltzea debekatu zuen Baldomero Esparterok, Lehen Guda Karlista betean

Txapela erabiltzea debekatu zuen Baldomero Esparterok, Lehen Guda Karlista betean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako armada liberalaren buruak Logroñon argitaratu zuen azpian ikusgai den bandoan, gainera, txapela jantzita harrapatzen zutena gogor zigortuko zutela adierazten zuen.

Aginduak, ordea, ez zuen arrakasta handirik izan. Sei hilabete geroago izan zen Bergarako besarkada. 1940an, Valentín Olanok diputatu foruzaleak Madrileko Kongresuan adierazi zuen “errazagoa litzateke burua kentzea txapela baino”.

Zumalakarregi Museoa, Esparterok txapela debekatu zuenekoa (2010eko abuztuak 27).