argia.eus
INPRIMATU
Tuvalu Estatuak larrialdi egoera deklaratu zuen ur eskasiagatik

Tuvalu Estatuak larrialdi egoera deklaratu zuen ur eskasiagatik. 10.500 pertsona bizi diren Ozeano Bareko irla-multzoa urik gabe geratzeko zorian egon zen lehorteagatik, ez baitzuen euririk egin ia sei hilabetetan. Zeelanda Berriak eta Australiak laguntza eman zioten, ur-tangak eta destilazio-tresnak bidaliz. Klima aldaketagatik arriskuan dagoen herrialdeetako bat da Tuvalu.