argia.eus
INPRIMATU
Tuterako gudua borrokatu zuten armada frantziarrak eta espainiarrak, Iberiar Penintsulako Gerran

Tuterako gudua borrokatu zuten armada frantziarrak eta espainiarrak, Iberiar Penintsulako Gerran. 33.000 soldadu eta miliziano espainiar saiatu ziren 30.000 frantziar setiatzen. Ebro ibar inguruan posizioak hartzea eragozteko Santa Barbara muinoan kokatu ziren Castañosen aginduetara zeuden espainiarrak, baina ez zuten lortu eta 4.000 hil eta 3.000 preso hartu zituzten Napoleonen soldaduek. Hain ospetsua izan zen borroka, frantziarrek Parisko Garaipen Arkuan grabatu zutela, Baztango guduaren aipamenetik lerro batzuetara.