Tutera Gaztelako Armadaren aitzinean errenditu zen. Nafarroako erresuma hegoaldeko defentsa gune garrantzitsuena zen Erriberako hiriburua eta konkistaren aurkako erresistentzia foku bilakatua zen. Gaztelako erregeak, ordea, hiria suntsitzearekin mehatxu egin ostean, eta murru barnean errenditzearen eta borrokatzearen aldekoen arteko tirabira giroan, Nafarroako errege-erreginei erabakia ulertzeko eskatuz gutun bat bidali eta errenditzea erabaki zuten. Asteak zeramatzaten eusten, iparraldetik sekula heldu ez zen laguntzaren zain, ikusiz herriak nola banaka-banaka erortzen ziren Albako dukearen eskuetan.
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)