argia.eus
INPRIMATU
Greban zeuden Fiateko langileekin bat egin zuten Turingo metalurgiako langileek

Turingo metalurgiako langileek greban zeuden Fiateko langileekin bat egin zuten, Italian.

Statuto plazan Poliziarekin istilu handiak izan zituzten, langileen gehiengoaren iritziaren aurka Fiateko ugazabekin akordioa sinatu zuten sindikatuaren egoitzari eraso egin ziotenean.

Langileen antolakuntza autonomoa posible zela erakutsi zuten.