argia.eus
INPRIMATU
Tunisian Ben Ali presidenteak herrialdetik ihes egin zuen, "Udaberri arabiarra" matxinadei indarra emanez

Tunisian Ben Ali presidenteak herrialdetik ihes egin zuen, “Udaberri arabiarra” gisa ezagun egingo zen herrialde ugaritako matxinadei indarra emanez. Hilabete lehenago hasitako herritarren protestak areagotzen ari ziren, ustelkeriaren, langabeziaren, pobreziaren eta demokrazia faltaren aurka. Dena hasi zen Mohamed Bouazizi izeneko kale saltzaileak, poliziak bere salgaiak konfiskatu ostean, bere buruari su eman eta hil egin zenean.