Triple A talde paramilitarrak David Salvador taxi gidari hernaniarra bahitu eta hil zuen Andoainen.
Heriotzaren triangelua izen beldurgarria hartuko zuen Hernani, Urnieta, Andoain eta Astigarraga arteko eremuan jazotako hilketa ugarietan lehena izan zen eta ETAren borrokari inguruotan izua zabalduz erantzutea zuten helburu.
Triple A Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez eta mertzenarioz osatua. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin.
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak. (Euskal Memoria Fundazioa).