Traje eta gorbataz jantzita, ehun bat antimilitarista Gasteizko Gobernu Militarraren egoitzara gerturatu ziren, armadari babesa ematera. Inozenteen eguna da gaurko eguna Hego Euskal Herrian. Kakitzat eta Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak deitutako ekimena izan zen, eta egoitzaren fatxadan paperezko panpinak jarri zituzten.
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)