TOP epaitegiak epaitu zituen ETArekin lotutako hemezortzi pertsona. Gehienak 1963ko urrian atxilotu zituzten, langile grebei lotuta. Grebetan edo elkartasun ekintzetan parte hartzea leporatu zieten, ETAko kide zein erakundearen jarraitzaile moduan. 5 eta 6 hilabete arteko espetxe zigorra ezarri zieten. 1962ko udaz geroztik, langile mobilizazio handiak izan ziren, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoan. Hainbat langile Euskal Herritik kanpora erbesteratu zituzten.
Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).