Tomás de Torquemada inkisidorea hil zen Avilan, Espainian. Bere aginduetara milaka pertsona erre zituzten, baita ehunka mila pertsona gogor zigortu ere. Musulman eta judutarren aurkako jazarpenaren erantzuleetako bat izan zen, eta zehazki, 1492ko judutarren kanporatzearen arduradun nagusietakoa izan zen.