argia.eus
INPRIMATU
Tiroketak izan ziren Meatzaldean grebalarien eta Espainiako armadaren artean, Urriko Iraultzan

Tiroketak izan ziren Meatzaldean grebalarien eta Espainiako armadaren artean, Urriko Iraultzan. Bezperan PSOEk eta UGTk deitutako matxinadak jarraipen zabala izan zuen Bizkaia eta Gipuzkoako langile nukleoetan –Arrasateko kasua ikusi genuen bezala atzo–. Meatzaldean 3.000 grebalarik eskualdearen kontrola lortu zuten, eta hainbat egunez aurre egin zioten armadaren esku-hartzeari. Urriaren 15a arte iraun zuten, baina iraultzak jarraipena izan zuen beste lekuetan bezala, porrot egin zuen azkenean.

Errepresio bortitza jasan zuen langile mugimenduak orokorrean, eta erronka botatzeko ausardia izan zuten langileek eta beren familiek bereziki.

Alan Woods eta Eloy Val del Olmo, Euskal Herria Y El Socialismo. Marxismo y cuestión nacional (Fundación Federico Engels).