argia.eus
INPRIMATU
Tijuana in Blue taldeak bere lehen kontzertua eman zuen Tafallan, Nafarroan

Tijuana in Blue taldeak bere lehen kontzertua eman zuen Tafallan, Nafarroan. Ez zen nolanahiko hasiera izan: La Petra izeneko tabernatik ateratako elektrizitatearekin, inolako baimenik gabe kalean egindako kontzertua izan zen. Poliziaren auto bat bertara hurbildu zenean norbaitek botila bat jaurti eta istiluak hasi ziren gainera. Jendea korrika irten zenean, taldekideek lurrean botata jotzen jarraitu zuten.
Iruñeko punk-rock taldea zen Tijuana in Blue eta izorratzen ziena umorez salatzea gustatzen zitzaien. Kide karismatikoena Eskroto zen, izenez Marco Antonio Saenz de Acedo, gerora Gavilán gisa Kojon Prieto y los Huajolotes taldeko abeslari ere izango zena.

Iturria: Jesús Pérez Artuch, De profesión: artista. Eskroto & Gavilán (Txalaparta).