argia.eus
INPRIMATU
Abade budista vietnamdar batek bere buruari su eman zion Saigonen, gobernu eskuindarraren gehiegikerien aurka

Thich Quang Duc abade budista vietnamdarrak, lurrean eseri, gasolinaz busti eta bere buruari su eman zion Saigonen. Arazoak handitzen ari ziren AEBek babesten zuten Hego Vietnamgo gobernu eskuindarrak gutxiengo katolikoari ematen zion pisu politikoagatik, biztanleriaren %80a budista zen herrialdean.

Hilabete lehenago, Hue hirian, budisten manifestazio bat tiroka disolbatu zuen gobernuak eta zortzi hildako eragin zituen.

Abade budista kexa imintziorik egin gabe hil zen, eta heriotza horren irudiek munduari bira eman zioten.

Thich Quang Duc-en omenezko eskultura, inmolazioa egin zuen lekuan bertan. Phusa12

Josep Fontana, Por el bien del imperio (Ediciones de Pasado y Presente).