“Telefono gorria” ezarri zuten, AEBen eta Sobietar Batasunaren artean harremanetan jartzeko linea zuzena. Kubako misilen krisiaren ostean, gerra nuklearraren arriskua murrizteko asmoz bi potentzien artean zuzenean komunikatzeko teletipoa zen. Elkarri mezu telegrafiko kodifikatuak bidaltzeko erabili zuten.