Sutea piztu zen Garoñako zentral nuklearrean. Hiru hilabetez erreaktorea kargatzeko geldirik egon ostean, espainiar sare elektrikora konektatzeko lanetan ari zirela piztu zen sua. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak hirugarren mailako gertaera gisa katalogatu zuen. Laugarren mailatik gora istripu izendatzen dira.