argia.eus
INPRIMATU
Istilu artean, sufragistek emakumeentzat boto eskubidea aldarrikatu zuen Erresuma Batuko Komunen Ganberan

Sufragista talde batek emakumeentzat boto eskubidea aldarrikatu zuen Erresuma Batuko Komunen Ganberan. Keir Hardie ordezkari laboristak emakumeen boto eskubideari buruzko mozio bat aurkeztu zuenean, horren aurka zeuden ordezkariak eztabaidan hasi ziren. Emakumeen Galerian ikusle modura zeuden sufragistak oihuka hasi ziren justizia eske, eta Poliziak beren aurka bortizki egin zuenean, aurre egin eta haiekin borrokan amaitu zuten.

Diane Atkinson, Rise Up, Women! The Remarkable Lives of the Suffragettes