argia.eus
INPRIMATU
Independentzia lortu berri zuen Norvegia inbaditzeko planetan atzera egiten zuela adierazi zuen Suediako erregeak

Suediako Oskar II.a erregeak publikoki adierazi zuen independentzia lortu berri zuen Norvegia inbaditzeko zituen planetan atzera egingo zuela.

Langile suediarrek Norvegiako langileen aurka soldadu gisa joateari uko egingo zutela, eta greba eta matxinada mehatxua egina zuten.