Soldadutzaren aurkako lehen manifestazioa egin zuten Donostian. Manifestaziorako deia KEM-MOC, GAI, IT, JIC, EGG, EGAM eta IAM mugimenduek egin zuten. Hil bereko 12an, eta azaroaren 20an ere manifestazioak deitu zituzten Donostian, eta istiluak izan ziren Gobernu Militarraren aurrean Poliziarekin. Hainbat lagun atxilotu zituzten, eta Adingabeen Epaitegira eraman. Urriaren 12an, bestalde, sinadura bilketa abiatu zuten Bilbon.
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa)