argia.eus
INPRIMATU
Dachauko kontzentrazio esparrua askatu zuten

Soldadu estatubatuarrek Dachauko kontzentrazio esparrua askatu zuten, Munich ondoan.

Naziek eraikitako lehen kontzentrazio esparrua izan zen: 1933ko martxoan ireki zuten, botere osoa emango zien dekretua onartu eta berehala. Kartzeletan gainezka zituzten preso politikoak sartzeko sortu zuten, baina berehala judu, ijito, homosexual eta beste eraman zituzten hara. 200.000 preso izan zituen guztira, eta horietatik 41.500 hil zituzten.

Dachaun ehunka esperimentu mediku anker egin zituzten presoekin.