argia.eus
INPRIMATU
Sobietar Batasuna sortu zen, langileen lehen estatua

Sobietar Batasuna sortu zen, langileen lehen estatua. 1917ko Urriko Iraultzaren ostean, Errusiako, Transkaukasiako, Ukrainako eta Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistek bat egin zuten. Gerora, errepublika gehiago batzen joan zitzaizkion. Nazioartean lurrikara handia eragin zuen eta XX. mendeko geopolitika erabat baldintzatu zuen, sozialismoa praktikatuz AEBen eredu kapitalistari hegemonia lehiatzeraino. 1991n desegin zen.

Carlos Taibó, Historia de la Unión Soviética (1917-1991). (Alianza)