argia.eus
INPRIMATU
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa kolpatu zuen langile batek aurpegian

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa kolpatu zuen langile batek aurpegian. Erroman oporretan zegoen langileak Berlusconi ikusi zuenean, argazki kameraren tripodea jaurti zion, kalean bertan. Lehen ministro populista hainbat sexu-eskandalu eta ustelkeria kasutan nahastuta zebilen. Zergatik jo zuen galdetuta ondorengoa erantzun zuen: “Gorroto nuelako”.

Argazkia 2009ko abendukoa da, beste behin Milanen manifestari batek sudurra hautsi zionekoa.