argia.eus
INPRIMATU
Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan

Sevillan esklabo lanak egitera bidalitako 57 euskal preso errepublikar hil ziren tren istripuan. Alanis de la Sierra herrian izan zen, eta guztira 72 lagun hil ziren istripuan. Argitzeke dago istripuaren zergatia, eta ustez herriko hilerrian lurperatutako gorpuzkinak ere ez dira topatu.

2009an Sabin Egilior zinemagileak historia hori gogoratu zuen El largo viaje (Bidaia luzea) dokumentalean, eta senideek omenaldia egin zieten tren hartan hildakoei.

Frankismoak eskulan esklabua erabili zuen azpiegitura publikoetan, etsaia umiliatzeaz gain irabazi ekonomikoak lortzeko eta besteren artean, trenbide eta errepideak egin zituzten, baita Euskal Herrian ere. Milaka izan ziren lan horietara behartutako presoak.