Sevesoko istripu kimikoa gertatu zen, Italian. Hoffman-La Roche multinazionalaren instalazio batek eztanda egin zuen. Gas oso toxiko batek osatutako hodei zuria hedatu zen berehala. 75.000 animalia hiltzeaz gain, 18 hektareako lursailak kutsatu eta ehunka bizilaguni behin betiko kalteak eragin zizkion.