argia.eus
INPRIMATU
Sestaoko Babcock & Wilcox enpresako 5.000 langilek lantegia okupatu zuten

Sestaoko Babcock & Wilcox enpresako 5.000 langilek lantegia okupatu zuten. Manifestazioa egin zuten lehenik, euren lanpostuak defendatzeko bi eguneko itxialdia egin zuten. Familiek janaria partekatu zuten lantegiaren patioan. Enpresak ordainketak eten zituela eta, langileek estatuaren esku hartzea eskatu zuten. Enpresa ixteak 20.000 lanpostu galtzea zekarren, zuzen zein zeharka. Lanpostuak mantentzeko borrokan urte asko pasa ostean, 2011. urtean itxi egin zuten lantegia.