argia.eus
INPRIMATU
Senegalgo 68ko Maiatza hasi zen

Senegalgo 68ko Maiatza hasi zen, ikasleek gobernuaren aurkako protestak deitu zituztenean, beken murrizketen harira.

Poliziak mobilizazioak zapaldu zituen, langile mugimendua ikasleekin batzea eraginez, greba orokorra eraginez. Negoziaketen ondorioz, gobernuak atzera egin eta beka kopurua handitu behar izan zuen.