argia.eus
INPRIMATU
Segoviako espetxetik ihes egin zuten 29 presok, gehienak ETAko kideak

Segoviako espetxetik ihes egin zuten 29 presok, gehienak ETAko kideak. Patioko komunetatik estolderiara iristea lortu zuten, eta hortik kanpora. Kamioi batean Aurizberrira ziren, Nafarroara, mugatik gertu, bertatik Ipar Euskal Herrirako muga oinez zeharkatzeko asmoz. Mugalaria, ordea, ez zen azaldu, eta beren kabuz zeharkatzea erabaki zuten. Bidean guardia zibilekin egin zuten topo, hauek tiroka hasi ziren eta iheslariak sakabanatu egin ziren.

Oriol Solé Sugranyes anarkista katalana ihes egiten ari zela hil zuen Guardia Zibilak, altoa bera ere eman gabe, bizkarrean hiru tiro emanda. Bost lagunek lortu zuten soilik muga zeharkatzea.

Imanol Uribe zine zuzendariak Segoviako ihesa filma egin zuen gertaera hauetan oinarrituta.