argia.eus
INPRIMATU
Segi eta Askatasuna erakunde politikoek beren lanean jarraituko zutela adierazi zuten, bezperan Garzon epaileak biak legez kanpo utzi ostean

Segi eta Askatasuna erakunde politikoek beren lanean jarraituko zutela adierazi zuten, bezperan Garzon epaileak biak legez kanpo utzi ostean. Gazte antolakundeak Baionan eta amnistiaren aldeko taldeak Donostian egin zuten prentsaurrekoetan Garzonen epaia eta haien aurkako jazarpena salatu zituzten. Legez kanporatzeak errepresioaren jomugan jarri zituen eta ordutik ehunka izan dira bi eragileotako herritar atxilotuak eta torturatuak.

Eneko Bidegain eta Axun Erzibengoa (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko otsailak 7).