argia.eus
INPRIMATU
Seaskak bere klaseak Baionako plazan eman zituen protesta gisa

Seaskak bere klaseak Baionako plazan eman zituen protesta gisa. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea baliabide gehiago eskatzen ari zen. 80ko hamarkadan zehar Seaskak Frantziako Kultura eta Hezkuntza ministerioekin hainbat hitzarmen lortu zituen, baina 1986an Kontseilu Konstituzionalak Seaskako irakasleak Hezkuntza Ministerioan integratzeko hitzarmena ezeztatu zuen.

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)