argia.eus
INPRIMATU
Sarajevoko setioa hasi zen, guda modernoen historian hiri batek pairatutako luzeena

Sarajevoko setioaren hasiera. Armada serbobosniarrak, Ratko Mladićen aginduetara, 1996ko otsailaren amaiera arte, 1.425 egunez setiatu zuen hiria. Elektrizitate eta ur bero hornikuntzak askotan kaltetuta, 10.000 pertsonatik gora hil ziren, gehienak zibilak.

Guda modernoen historian hiri batek pairatutako setiorik luzeena da.