Santu izendatu zituzten Frantzisko Xabierkoa eta Ignazio Loiolakoa, Gregorio XV. Aita Santuaren eskutik. Nafarroaren konkistan etsaiak izan ziren. Frantziskoren familia nafar errege-erreginen alde lerratu zen, eta Ignazio gaztelarrekin borrokatu zen, eta Iruñeko setioan zauritu zuten. Egun Nafarroako patroia lehena eta Gipuzkoa eta Bizkaikoa bigarrena, Jesusen Lagundia eratu zuten Parisen 1534ean.
Wikipedia - Frantzisko Xabierkoa - Ignazio Loiolakoa.