argia.eus
INPRIMATU
Santa Kruz apaiza eta gerrillaria jaio zen Elduainen

Santa Kruz apaiza eta gerrillaria jaio zen Elduainen. Manuel Ignazio zuen izena eta Bigarren Karlistaldian gerrilla karlistaren buruzagi izan zen. Pertsona polemikoa zen eta borrokalarien artean ospea lortu zuen ausarta eta krudela izateagatik. Beste buruzagi karlistekin istiluak izan zituen bere joera independenteagatik eta aginduei men ez egiteagatik. 1873an Euskal Herritik erbesteratu zen, Frantzian izan zen lehenik, Nantesen eta Lillen, eta azkenik Jamaikan eta Kolonbian aritu zen misiolari. 1926an hil zen Pasto hirian.