argia.eus
INPRIMATU
Beran borrokatu ziren Donostia suntsitu berri zuten britainiarrak eta erretiradan ziren frantziarrak

San Migel zubiko gudaldia izan zen Beran, frantziarren eta britainiarren artean. Donostia bezperan ingeles eta portugaldarren esku erori eta San Martzialen gudua galdu ostean, Napoleonen armadak Lapurdira egin behar izan zuen erretirada.

Beran ingelesek zaindutako zubia zuten frantsesek igarobide bakarrenetakoa, eta pasatzeko, borroka egin behar izan zuten. 20 bat lagun hil ziren bataila hartan, baina bestelako ondorioak ere utzi zituen: guda guztietan galtzaileak herritarrak daita, eta Bortzirietan goseteak eta izurriteak izan ziren, triskantzek eta soldaduei jaten eman beharrak eraginda.

Ramón Guirao Larrañaga, La batalla de San Marcial, del 31 de agosto de 1813, y los combates previos y posteriores a orillas del Bidasoa, de junio a noviembre de 1813.