argia.eus
INPRIMATU
Sacco eta Vanzetti italiar etorkin eta langile anarkistak exekutatu zituzten AEBetan

Sacco eta Vanzetti italiar etorkin eta langile anarkistak exekutatu zituzten AEBetan. Haiek egin ez zituzten hilketa batzuengatik heriotza zigorrera kondenatu zituzten, bermerik gabeko epaiketa batean.

Epaiketan zehar beste atxilotu batek haiek errugabeak zirela ziurtatu zuen.

1971n ‘Sacco i Venzetti’ filmea estreinatu zuten, Giuliano Montaldok zuzendua eta Ennio Morriconeren soinu bandarekin. Historiako pasarte hartan zer gertatu zen ulertzeko oso lan gomendagarria da. Entzun Joan Baezek eginiko kantu ezaguna.