argia.eus
INPRIMATU
Errefuxiatu palestinarren aurka, Sabra eta Xatilako sarraskia amaitu zen 38 orduren ostean, Libanon

Sabra eta Xatilako sarraskia amaitu zen 38 orduren ostean, Libanon. Gurutze Gorriko behatzaileen hitzak dira hurrengoak: “Pardela jarrita zuten haurtxoak, adinekoak, gorpuak bata bestearen gainean jarrita; zaldiak, zakurrak eta katuak ere hil zituzten; bular eta zakil moztuak, emakume haurdun askori sabelak ireki zizkioten”. Orduan militar zen eta lehen ministro izango zen Ariel Sharonek “ardura pertsonala” zuela jakin zen gerora.

Bi hilabete eta erdi beranduago AEBetako kongresuak 250 milioi dolarreko laguntza militar gehigarriarekin saritu zuen Israel, eta 1991n Libanoko legebiltzarrak sarraski honen autoreei ardura kriminalak kendu zizkien.

 IsmailKupeli (CC BY 2.0)

Josep Fontana, Por el bien del Imperio (Ed. Pasado y Presente)